XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMONAREN KEZKAK Ez, mozkortu ez da egiten amona.

Baina armairuan jasorik beti du pattar botila bat, eta Karlik pixkanaka behera datorrela ikusten du.

Poliki-poliki hustutzen ari da.

Karlik honi buruz lehenengo aldiz galdegin zionean, amona biziki haserretu zen: - Karli, ez zait batere gustatzen nire gauzetan inor sartzerik.

- Eta, gainera zer esan nahi duzu edan horrekin? Txurrutadatxo bat egunean...

- Edo bi - marmartu zuen gero.

Karlik ere ez zuen esan nahi amona mozkortzen zenik.

Ez zuen ikusi inoiz edaten.

Eta bazekien, bestalde, aldamenekoek eta teilatupean bizi zen Frau Lederer andre xaharrak edaten zutela, ikusiak bait zituen.

Baina amonak ezkutatu egiten zuen, eta honen zergatia zen Karlik jakin nahi zuena.

- Zergatik gordetzen duzu botila?- galdegin zion.

Amona sofan eseri zen eta Karli ere horretara behartu zuen nahiz eta honek gogo handirik ez eduki.

Agian, aspaldiko historia haietariko bat kontatzen hasiko zen amona.

Ea, gutxienez, lehenago kontatutakoren bat ez zen.

Bai, hain zuzen ere, historia batekin hasi zen: (...).